XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur gauean, bertsolari jaialdia, San Praixku barruan.

Igande gauean bukatzen dira festa ederrez gozatzeko aukera aparta izango dute, festazale guztiek, Usurbil ondoko Aginagan.

Ba da hor zernahi gauza ongi pasatzeko: kantariak, bertsolariak, apustuak, nahiko dantza... San Praixku jaiak dira.

Atzo, ostirala, umeen eguna izan zen.

Gaur, larunbatean, Aginagan, hankak jasotzeko indarrik duena, oilasko biltzera goizeko seietan irtenda; arratsaldeko lauretan Aginagako II txirrindulari txapelketa; bostetan IV mus txapelketa Aginaga mailan.

Gero, gaueko hamar t'erdietan, bertsolari jaialdia.

Hauxek hartuko dute parte: Amuriza, Lopategi, Peñagarikano eta Sebastian Lizasok.

Nahiko bertso entzun ondotik, hamaiketan biar igandean, hilaren zazpian, goizeko zazpi t'erdietan, ibilaldi neurtua; bederatzi t'erdietan, tiroplatoa, probintzi mailakoa; ondoren, II toka eta txinga txapelketak.

Arratsaldeko bostetan herri kirolak: Olasagasti - Arria eta Mindegia - Mendizabal.

Niko Etxart, bihar.

Ilunabarreko zortzietan, dantzaldia Niko Etxart, Minxoriak taldearekin.

Baldin eta euri egiten badu, aterpean izango dira dantzaldiak.

Garbi ageri denez markako festaburuak antolatu dituzte Aginagan.

Punta-punta dabiltzan bertsolariak, kantari oso ezagunak, musika talde apartekoak eta horiez aparte herri kirola, apustu eta gainerantzeko guztiak.

Horrenbesterekin San Praixku bera ere pozik dagoke San Pelloren ondoan.